Zer da TXERTATU MERKATUAN proiektua?
16-29 urte bitarteko gazte langabeentzat da eta laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die.
Txertatu Merkatuan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta kudeatuko du programa.
Hartzaileak
Hartzaileak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitarteko gazte langabeak dira (gutxienez urtebete langabezian), gutxienez erdi mailako lanbide heziketako ikasketak dituztenak. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.
Helburua da gaitasun sozioprofesionalak lantzea eta marketing digitalean prestakuntza jaso eta proiektuak lantzea, horren guztiaren bidez laneratzeko aukerak hobetzeko.