Diagnostiko teknologikoak egiteko diru laguntzak

Diruz lagunduko dituzte diagnostiko teknologikoak egin nahi dituzten enpresa teknologikoak. Deialdia ekainaren 8an zabaldu zen eta uztailaren 8an itxiko da.

Onuradunak: Gipuzkoako enpresa txikiak: 50 pertsona baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, baldin eta haren urteko negozio edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa bada.

Xedea: Diruz lagundu ahal izango dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko estrategia propio bat definitzeko laguntza teknikoak dakartzan gastuak, betiere, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat egiten badute.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Diagnostiko teknologikoaren garapena.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak: Kanpoko aholkulariek emandako aholkularitza zerbitzuen kostuak. Portzentajeak eta gehieneko diru laguntza

Kostuaren % 50
Gehieneko zenbatekoa: 5.000 euro

Laguntza emateko modalitatea: Lehiaketa bidez.

Eskaera epea: Ekainaren 8tik uztailaren 8ra.

Eskaera egiteko: www.gipuzkoa.eus/subvenciones

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide