Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak

Ekaina eta uztailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 9:30etik 12:30era.

 

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA

Lan kontziliazio eta jardunaldi banaketa gaiekin lotuta dauden aldeerdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.

Data: uztailak 15
Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK:

Jarduera honen bidez, zure profil profesionalaren arabera, CVa ezagutarazteko webgune nagusienak ezagutu ahal izango dituzu.

Data: uztailak 22
Hizkuntza: euskara

GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA)

Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.

Data: uztailak 29
Hizkuntza: euskara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide