Ekaina eta uztailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.
Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
ENPLEGU WEBGUNEAK:
- Enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutuko dituzu.
- Data: ekainak 17
- Hizkuntza: gaztelania
PRENTSA IRAKURKETA:
- Enpleguari buruzko iragarki eta lan eskaintzen irakurketa.
- Data: ekainak 24
- Hizkuntza: gaztelania
GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA
- Lan kontziliazio eta jardunaldi banaketa gaiekin lotuta dauden aldeerdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
- Data: uztailak 15
- Hizkuntza: gaztelania
ENPLEGU WEBGUNEAK:
- Enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutuko dituzu.
- Data: uztailak 22
- Hizkuntza: euskara
GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA):
- Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia.
- Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
- Data: uztailak 29
- Hizkuntza: euskara
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua (EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»).
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808
lanpoltsa@urolakosta.eus
Sakatu hemen