Urola Kostako Udal Elkarteak deialdia egin du, 3 lan-poltsa hauek osatzeko, aldian aldiko beharrei erantzun eta ordezkapenak egiteko:
- Enplegu teknikarien lan-poltsa
- Enpresa teknikarien lan-poltsa
- Soldadurako irakasleen lan-poltsa
Lan-poltsa lehiaketa bidez egingo da, hau da, eskabidearekin batera aurkezten diren merezimenduen balorazioaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da uztailaren 8an. Eskabideak eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Lan-poltsen ezaugarriak, parte hartzeko baldintzak, merezimenduak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan datoz. Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua hemen.