Global Training beken deialdia Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteei zuzendutako dago. Gazteei praktika ordainduak eskaintzen dizkie bekak, atzerriko enpresa eta erakundeetan egiteko, gutxienez sei hilabetez.
Atzerriko herrialdeak ugari dira, enpresa eta lan espezialitateak ere asko diren moduan. Interneteko gune honetan ikusi daiteke herrialde, enpresa eta lan guztiak: www.becasglobaltraining.eus Bekarekin 1.358 euro lortu daitezke, baina prezio horri diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar zaio.
Atzerrira joateko aukera hori, praktiken hasiera, irailean hasiko da. 2016 urtean joan behar da, derrigor, atzerrira; beraz, irailetik abendura arteko tartea izango dute bekadunek beren destinoa erabakitzeko.
Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
- 30 urte bete gabe izatea 2016ko urtarrilaren 1ean.
- Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2016ko urtarrilaren 1ean.
- Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
- Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko.
- Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea
- Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.
Izen emate epea maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Informazioa edo zehaztasunak nahi dituenak Urola Kostako Udal Elkartera jo dezake, 943 89 08 08 telefonora deitu dezakete edo enpresa@urolakosta.eus-era emaila idatzi dezakete.