Altitoy Ternua 2015

Erabiltzailearen aurpegia Troya Landetxea Team 2015ko mar. 11a, 21:53



Altitoy Ternua 2015

Luz Saint Sauveur


Pirineoetako mendiko eskiko lasterketarik alpino eta herrikoiena.





Martxoak 7 eta 8an ospatu da Frantziar Pirineoetako Luz Saint Sauveur herrian 8. aldiz
Altitoy Ternua lasterketa ospetsua.
Gutariko batzuentzat, aurtengoarekin, parte hartzen dugun zazpigarren aldia da. Urratses urrats, ikusi dugu nola joan den eraldatzen, Pirineoetan ospatzen den lasterketa alpino eta herrikoiena izatera iritsi arte.
Alpinoena; antolatzen diren ibilbideen baitan zeharkatu eta igo behar diren arista eta  korridore ederrengatik. Herrikoiena aldiz; bertan parte hartzen duten mendiko eskiatzaile kopuruagaitik. Urtero bostehun lasterkari baino gehiago izaten bait gara.


2015eko Altitoy Ternua lasterketa ezagutarazteko bideoa.


Kale, Unai eta Egoitz larunbateko irteera gunean.


Larunbateko lasterketaren ostean, antolakuntzak atondutako argazki makinarekin, momentua gordetzeko aukera ongi aprobetxatu zuten Igorrek eta Kalek.


Martxoaren 7ko ibilbidea Bareges-eko eski estaziotik irten eta Pic du Midi mendiaren inguruetan
 egin zen.


Larunbat goizaldean irteera noiz emango zain...


Egoitz, larunbateko ibilbideko bigarren igoeran.


Igandean, Luz Ardideneko eski estaziotik Plateau du Bernazau aldera pasa eta Pic Ardiden inguruan osatu genuen ibilbidea.


Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide