Errezibimendua baino lehen, Zubietan izan ziren Joseba Arrondoren mutilak. Realak antolatutako txapelketa batean aritu ziren. Bi partidu jokatu zituzten. Lehendabizikoa Realaren kontra eta 3-2 galdu zuten. Ez zieten partidu erraz jarri donostiarrei. Bigarrena Lekeitioren kontra jokatu zuten. Partidu honetan jokalari guztiak aldatu zituen entrenatzaileak, guztiek minutuak izate aldera, eta 1-0 galdu zuten. Dena den, nola batean hala bestean, lan ona egin zuten oriotarrek.
Partiduak jokatu eta gero Oriora etorri ziren, udaletxera, errezibimendura. 13:00etan inguruan joan ziren udaletxera, txarangaren konpainian.
Errezibimendua eta gero bazkaltzeko elkartu ziren talde guztiak, ia 180 lagun. Ikastolako pergolan izan zen bazkaria eta ohi bezala, sariak banatu ziren futbolarien artean:
Goleatzailea Lagunarteko jarrera onena
Infantil neskak Jugatz Izaro
Infantil txikiak Anartz Harri
Ohorezko infantilak Iñaki Manex
Kadete 1. maila Diego Oier
Ohorezk jubenilak Josu Hasier
Territorial neskak Janire Nora
Ohorezko erregionalak Alex Iker