Lehenengo partidan, jokalari oriotarrek erasorako duten gaitasuna erakutsi zuten eta lehenengo bi sarreretan 4 karrera sartu zituzten. Tarte horri eutsi zioten eta markagailuan aurretik izan ziren oriotarrak partidua bukatu arte. Aipatu beharra dago Igone Etxeberriak jaurtitzaile lanetan egindako esfortzu paregabea, bost strike out lortu zituen. OBBren defentsa ia bikaina izan zen, akats bakarra egin zutenn partida osoan. Azkeneko sarreretan Dridma taldekoak karrera bat lortu zuten. Honela, talde oriotarrak partida irabazi zuen 4-1, eta Kopan postua lortu zuen.
Bigarren partidan, bi taldeek gutxien jokatu duten jokalariak eta jokalari gazteenak atera zituzten zelaira, Españako Txapelketarako prestakuntza modura. Madrilgo jokalariek hasieratik karrerak sartu zituzten, eta partida 3-10 bukatu zuen, Dridmaren alde. Azkeneko sarreran, Maria Caicoyak Amaia Larraza jaurtilaria ordezkatu zuen, jaurtitzaile honen debuta izan zen ohorezko mailako ligan.
OBB taldearen hurrengo partidak uztailaren 23-24an izango dira Erreginaren Kopan, egoitza oraindik erabaki gabe dago.