Ohorezko mailan, bosgarren postuan

Ohorezko mailako sailkapen fasea amaitu da eta Orioko Bate Bizkorrak bosgarren postuan sailkatu gara.

Bosgarren postuan amaitu dugu ohorezko mailako sailkapen fasea. Orain, hurrengo fasea bukatzeko bi jardunaldi gelditzen zaizkigu. Bi jardunaldi horietako bat, lehendabizikoa, Orion jokatuko da, ekainaren 12an. Rivas taldearen kontra jokatuko dugu partidua, 11:00etan.
 
Bigarren jardunaldia, azkena, Dridma taldearen kontra jokatuko dugu, ekainaren 19an. Eguerdian izango da partidua, 13:00etan, eta hau ere Orion jokatuko da.
 
Bi talde madrildarren aurkako partiduak irabazi arren, ez daukagu aukerarik play offetara sailkatzeko. Dena den, asmoa kopako postuetan sartzea da eta horretarako bai direla garrantzitsuak aurretik gelditzen zaizkigun bi jardunaldiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide