AEK-ko ikasleei Mintzalagun egitasmoa zer den azaldu diete Orioko eta eskualdeko beste herri batzuetako partaideek

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2022ko urr. 21a, 13:26

Luis Zulaika Galdos da Mintzalagun programaren nondik norakoak AEK-ko ikasleei azaldu dizkienetako bat, eta honakoa esan zien: "Gurea dagoeneko ez da Mintzalagun, lagun mintza da".

 

Aste honetan, mintzalagunak eurak aritu dira Urola kostako AEK euskaltegietan Mintzalagun egitasmoa zer den ikasleei azaltzen. Horrela, Zumaian izan zen, besteak beste, Luis Zulaika Galdos, eta euskarari buruz entzuten diren eta sinesten diren "mitoak" eraitsi zituen banan-banan; esaterako, ikastea zaila dela.

Zarautzen ere animatu zen mintzalagun talde bat, astean behin elkartzen direnean zer egiten duten azaltzera, eta hurbiltasun horri esker, ikasle batzuk animatu dira egitasmoan parte hartzera.

Azkenik, Orion ere, ohiko bueltatxoa egin ostean, han azaldu ziren Alberto Agirreazaldegi, Jesus Mari Rodilla Lara eta Jaione Telleria Gil egitasmo honek zenbat eman dien transmititzera: "Nik lotsa galdu nuen mintzalagunari esker".

Hurrengo txanda Zarauzko Udal Euskaltegian izango da eta, ziur, beste hamaika anekdota eta istorio entzuteko aukera izango dugula.

Mintzalagun programaren bitartez, euskara praktikatu ez ezik, ondo pasatzen da, lagunak egiten dira eta guztiek ikasten dute zerbait. Izan ere, edozein ikasketa prozesu ez da inoiz bukatzen, eta egitasmo honek, hain zuzen, parte-hartzaileek irribarre batez gogoratzen dituzten bizipenak ere oparitzen ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide