Ikasturtea agurtzen ari gara!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2021ko eka. 16a, 10:08

Arraroa izan da aurtengo ikasturtea. Arraro hasi zen, ezjakintasunez, eta arraro ari da bukatzen. Orioko AEKn, ordea, beti daukagu saltsa.

Ikasturte osoan ikasketak, zalantzak, laguntza eta, azkenerako, adiskidetasuna partekatu dituzte euskaltegian atzera eta aurrera ibili direnek. Nabari da oporren beharrean gaudela, baina, bitartean, euren zaletasunak erakutsi dizkiote elkarri; horrela, euskara eta ibilaldia, edota euskara eta joskintza egin dituzte ikasturteari agur esateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide