Urtero bezala, asko izan dira informazio eske etorri direnak eta asko izena eman dutenak ere. Esaterako, goizetan, hasiera mailako talde bat atera da eta, arratsaldeetan, beste bat. Horiez gain, B1 mailako talde bat eta B2-C1eko beste bat ere ibiliko dira arratsaldeetan, eta autoikaskuntzan 21 ikasle.
Oso gustura gaude izandako erantzunarekin eta jakin ezazue, inork izena eman nahi badu, oraindik baduela aukerarik B1, B2-C1 edo autoikaskuntzan izena emateko. Horretarako, euskaltegira hurbildu, telefonoz deitu (670420025) edo e_posta (orio@aek.eus) idatzi eta gustu handiz artatuko zaituztegu.
Dena, ordea, ez dira eskolak; izan ere, Mintzalagun egitasmoa ere martxan dugu eta nabaritu dugu mugimendua. Baina, hor ere, euskara praktikatu nahi izanez gero, bada izena emateko aukerarik.