Euskaltegian izen-emateko azken txanpan sartu gara. Oraindik bada lekurik goi-mailako azterketak prestatzeko aurrez aurreko ikastaroan, hasiera-mailakoetan eta autoikaskuntzan.
Pasa den ostiralean, euskaltegia ireki genuen eta, ondoren, herrian ibili ginen esku-orriak banatzen. Harrera beroa jaso genuen, baina batzuek, oraindik ez zekiten, dagoeneko, martxan gaudela. Horregatik, jakinarazi nahi dugu izen-emateko epea ostegunean amaituko dela eta euskara ikasi nahi baduzu edo norbait ezagutuz gero, ez galdu aukera!