Ostiral arratsaldean, 18:00etan, Orioko euskaltegia zabalduko dugu ikusi nahi duen herritar ororentzat. Ondoren, esku-orriak banatuko ditugu herrian. Izan ere, erakutsi nahi dizuegu denetariko eskaintza daukagula: aurrez aurrekoa, on_line, autoikaskuntza... Horrez gain, maila guztietan trebatzen ditugu ikasleak (A1, A2, B1, B2, C1, C2), Orioko Udalaren laguntzaz, 100 euro kostatzen da ikasturtea, eta, gainera, diru-laguntza gehiago eskura daitezke Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Ez galdu, beraz, izen emateko aukera! Hilaren 20 arte, zuen zain izango gaituzue.