AEK-k eskaintza zabala du

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko ira. 6a, 10:37

Dagoeneko ari da jendea informazio eske eta euskara ikasteko izena ematen.

Maila guztietarako jendea trebatzen dugu euskaltegian: hasiera-mailakoek, adibidez, aurrez aurreko eskoletan aritzeko aukera izango dute astelehenetik ostegunera eta bi orduko eskolak izango dira. Maila aurreratuagoan dabiltzanek, ostera, aipatu aukeraz gain, autoikaskuntza ere hauta dezakete; hau da, astean, lau ordurako lanak etxean egin eta euskaltegira egun bakarrean etortzea.

Ikaslearen hautua edozein dela ere, AEK eta Udalaren hitzarmenari esker, 100 euro kostatzen da ikasturte osoa, eta ikasturte bukaeran, berreskura daiteke edota, azterketa gaindituz gero, laguntza gehiago lortu.

Azkenik, eskolak ez, baina mintza-praktika egin nahi duenarentzat ere bada paradarik; izan ere, Mintzalagun egitasmoari esker, jaiotzetik euskaraz dakitenak, batetik, eta jariotasuna lortu nahi dutenak, bestetik, taldekatu, eta hizketan jarduten dute astean behin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide