Mintzalagun udan ere izango dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko mai. 31a, 10:04

Mintzalagun egitasmoa euskaraz hitz egiteko sortu zen. Askotan, ikasleek ikasi bai, baina jariotasunez hitz egiteko arazoak izaten dituzte; hori dela eta, txikitatik euskaraz bizi izan direnekin elkartu eta praktikatzeko aukera ematen diegu.

Badira, ikasturtean, Mintzalagun egitasmoan parte hartzen duten herritarrak, baina batzuek ez dute horretarako tarterik izaten. Horregatik, udan ere, aukera eskainiko dugu euskara praktikatzeko aukera izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide