Udako eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko mai. 14a, 19:33

Prestatu dugu dagoeneko udako eskaintza. Dena den, aurreratu beharra dugu Zarautzen emango ditugula eskolak; izan ere, taldea osatu ahal izateko, eskualdeko guztiei eman nahi diegu aukera, udan ere, euskara ikasteko.

Aurtengo udan, bi eskaintza izango ditugu: batetik, B2-C1 (EGA) maila prestatu nahi dutenentzako eskolak emango ditugu, eta bestetik, hasiera mailakoak. Hortaz, interesa baduzue edo etorri nahi lukeen norbait ezagutzen baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide