Gogor joan da bigarren hiruhilekoa, neguaren pare ia-ia. Orain, ordea, udaberriaren etorrerarekin, nabari da bizitasuna jendearengan. Eta horrelaxe agurtu nahi dugu bigarren hiruhilekoa: bizitasunez! Horretarako, Leire Zinkunegi Basoko alaba ipuin kontalariaren eskaintza onartu eta bi saio egingo ditugu Salatxo aretoan. Bakoitzean, ipuinak eta hausnarketa tartekatuko ditugu.
Askotan esan bezala, AEKren helburuak herritarrak euskaldundu eta alfabetatzea da. Xede potolo hori lortzeko, ostera, gakoa da ikasleari inguru euskalduna eskaini eta bertan integratzen laguntzea. Hortaz, batzuek bizi duten herritarren eta ikasleen arteko distantzia hori murriztera goaz beste behin.
Urtero bezala, txotx egin genuen
Pasa den asteburuan, Urola Kostako ikasle eta irakasleok Satxotan izan ginen, sagardotegian. Inoiz baino giro beroagoa izan genuen, txistulari eta abeslariak entzun, eta dantzarako parada izan zutelako ikasleek.
Bataren eta bestearen artean, merezitako bukaera emango diogu bigarren hiruhilekoari.