Aurten ere AISA ikastaroa dugu Orion

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko urt. 31a, 19:23

Aurreko urteetan baino geroago izan arren, AISA ikastaroa abian jarri dugu.

Kostatu zaigu, baina aurten ere atera da AISA ikastaroa! Etorkinei zuzendutako ikastaroa urtarrilean hasi da martxan eta maiatzera arte izango da. Albiste ona da etorri berriei euskara ikasteko eta lehenengo urratsak egiteko aukera ematen diegulako. Norbaitek izena eman nahi balu, ordea, jakinarazi nahi dugu tokirik ez dagoela dagoeneko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide