Aurten ere AEK Aian izango da

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2017ko urr. 5a, 15:19

Nahiz eta egoitzarik ez izan, badira urteak AEK Aian dagoela, eta aurten, hasiberrientzako ikastalde bat jarriko da abian.

Orion egoitza jartzeak Aiara gerturatu gintuen eta udalarekin nahiz eskolarekin harremanetan jarri ostean, herritar gehiagorengana iritsi ahal izan dugu.

Aurrerapauso horren ondorioz, aurten, hasiberrientziako ikastaroa jarri dugu abian (astearte eta ostegunetan, 9:30-11:30). Dena den, A2-B1 mailako ikasleak ere baditugu eta taldea osatzeko jendea behar dugu. Beraz, inor baterako zein besterako interesatuta balego, eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea.

Oso gustura gaude Orion zein Aian izandako erantzunarekin eta pozgarria da herritarrek nahiz instituzioek bide hori egiten lagundu izana.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide