Ba al zenekien...?
'Zapi' hitzaren esanahia azalduz, ikasle batek idatzitakoa:
'Nik baserrian entzun nuen lehendabiziko aldiz, txikia nintzenean. Gure amona zenarekin sukaldean nengoela, katua sukaldeko altzarira igo zitzaigun. Orduan izan zen amonak esaldi hori bota zuen unea, eta niri atentzioa eman zidan:
-Xaaaapiiii, alde egin ezazu gainetik!!!-alegia, amonak uxatzeko erabili zuen esaldi hori. Hala ere, katua guganatu edo hurbilarazi nahi izanez gero ere, erabil dezakegu.'