Hau da alfabetatze eta B2-C1 taldea

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2016ko aza. 9a, 16:18

Aurten, euskaltegia herritarrengana hurbilduko da! Hori lortzeko, ikasturtean zehar, hainbat ekimen egingo ditugu. Hasteko, gure ikastaldeen aurkezpenak egingo ditugu, eta hemen duzue, kamera aurrean irri egitera ausartu den lehenengo ikastaldea.

Hauek alfabetatzen ari diren eta B2-C1 titulua eskuratu nahian dabiltzan ikasleak dira. Euskaltegiko goiko pisuan elkartzen dira arratsaldeetan eta badirudi, ikasteaz gain, primeran pasatzen dutela, ezta?

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide