Ekitaldira gonbidatuta daude Mintzalagun taldeetan dabiltzan guztiak, eta irekia da bertaratu nahi duten beste herritarrentzat ere.
Erdaldunberrien kluba
Aurtengo ekitaldia Zarauzko kiroldegiko aretoan izango da 19:00etan. Olatz Pagaldaik Erdaldunberrien kluba izeneko bakarrizketa antzeztua aurkeztuko du. Antzezlana umorezkoa da eta gaztelaniaz ez oso eroso moldatzen den neska euskaldun baten bizipenak kontatzen ditu.
Ekitaldiaren ondoren, mintzalagun programako parte-hartzaileek eta bertaratzen diren guztiek aukera izango dute pintxo batzuk jateko.