Etorkinentzako euskara ikastaroak eskainiko ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2015ko aza. 27a, 13:09

 

Euskara ikasteko aukera eskainiko diegu Orion bizi diren etorkinei; izan ere, matrikulazio-epea itxi genuenetik, interesa erakutsi duen jendea hurbildu zaigu. Beraz, erantzuna emateko asmoz, 60 orduko AISA ikastaroa antolatu dugu.
Dagoeneko, ikasleak baditugun arren, oraindik ere, leku batzuk badaude. Horregatik, euskara harrera ikastaroan izena eman nahi izanez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan. Klaseak urtarrilean hasiko dira eta astelehen, asteazken eta ostegunetan 11:40tik 13:40ra izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide