IKASLE EKINTZAILEAK DBHN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko eka. 15a, 11:57

Pasa den astean bukatu zituzten DBHko ikasleek azterketak eta ikasturteari amaiera borobila emateko, aste honetan eta ondorengoan, ekintza desberdinak egingo dituzte. Bi aste hauen helburua, ikasturteari bukaera ezin hobea emateaz gain, ikastolaren pertsona ereduari erantzutea da: ikaleekin kooperazioa, ekintzailetza eta komunitaterekin herria laguntzea. herriak sortuak bakaira eta herritik herriarentzat egiten baitugu lan.  

DBH1

DBH1eko ikasleek aste honetan talde kohesioa lantzeko hainbat irteera eta jolas egin dituzte. Gainera, astelehenen eta ostiralean irteerak egin dituzte: Itxaspeko buelta eta Debara joan dira. Astearte eta ostegunean selfie jokua eta olinpidiak egin zituzten. 

Asteazkenean, dunetatik landare inbaditzaileak kentzera joan ziren ikasleak irakasleen laguntzaz. Lan bikaina egin zuten herriarentzat!

DBH2 

DBH2ko ikasleentzat aste hau sormen astea izan da; pintxo lehiaketa eta laburmetraiak egin dituzte taldeka. Ostiralean izango dute beraien produkzioak ikusteko aukera. Sortzeaz gain, arnasa hartu eta klasekideekin gozatzeko aukera ere izan dute voleyko eta mus txapelketetan. 

DBH3

DBH3ko ikasleek, astelehean, istripu baten ondorioz lesio medularra izan duen gizon baten lekukotza jaso zuten AESLEMEren eskutik. Gogoz eta emozioz entzun zuten sarritan hain urruti geratzen zaien errealitate honen testigantza. Zein beharrezkoak diren hitzaldi hauek gure ikasleen barne sendotasuna lantzeko!

Astearte eta ostiralean Alboan proiektua egin zuten. Alboan gobernuz kanpoko erakundearekin batera kontzientziazio kanpaina batean parte hartu dute ikasleek. Horretarako, erabilgarriak ez diren mugikorrak bildu dituzte, materialei bigarren bizitza bat eman eta herrialde garatu gabeetan material hauek lortzeko pertsonen egoera hobetzeko. 

Asteazkenean hirugarren mailakoak ere landare inbaditzaileak kendu zituzten eta ostegunean talde koesioa lantzera Hernaniko pistinara joan ziren!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide