LH4koek hurrengo urtean LH5era doazela-eta zuei GPS zer den galdetzeko esan digute.
Aitor Amuskibar: Garapen personaleko saioak dira. Ikasgai bat da. Guk eguneroko martxan gauza asko edukitzen ditugu, presaka bizi gara eta lasaitzeko ikasgai bat da.
Lea Villen: Gu lasaitzeko preparatuta dago. Gure burua hobeto ezagutzeko ere balio du, norbera ezagutzeko.
Nolakoa da saio bat?
L.V: Inglesa eta gero esterila hartu eta gela prestatzen dugu.
Libe Agote: Lehenengo arreta jolas bat egiten da: arreta mantentzeko eta zentratzeko. Gero erlajazioa edo klase horretan tokatzen den edukia edo zeregina egiten da. Gehienetan esterila erabiltzen dugu eta yoga edo antzeko zerbait egiten dugu, arnasketak. Bukatzeko KIVA koadernoan idazten dugu saioa nolakoa izan den eta nola sentitu garen.
Aurten jarri da lehenengo aldiz GPS ikastolan. Zuek zer nahiago duzue lehengo urtean bezalako ikasturtea, edo aurtengoa bezalakoa?
A.A: Aurten aldaketa pila bat izan ditugu eta gure ustez orain hobeto dago lehen baino. Ez bakarrik GPS, orokorrean ikasgai berriak ere nahiago ditugu aurrekoak baino.
Ikastolarako bakarrik balio al du GPSk edo kanporako ere bai?
L.V: Kanporako ere balio du. Zerbait gertatzen zaigunean bueltak ematen dizkiogu eta arreta jolasek adibidez burua geratzen erakusten dute. Hor konzentratu behar duzu eta horrela buruko gauzak ahaztu egiten dira.
Zuek erabili izan duzue hemendik kanpo?
L.V: Niri kiroletarako ondo etortzen zait. Pasezka gabiltzanean gehiago konzentratzen naiz, gehiago jartzen dut arreta.
L.A: Erlajazioa eta arnasketak zerbait gertatu izan zaidanean ondo egiten dit niri.
A.A: Gu beti mugitzen egoten gara, etengabeko mugimenduan gabiltza eta GPSk geratzen erakusten du, lasaitzen. Beti mugitzen egon ordez, lasaitu bezala egiten zara.
Zuen gurasoek galdetzen al dute zer den GPS?
L. A: Niri galdetzen didate eta esplikatzen diet zer egiten dugun saio batean.
L. V: Irakasleek esaten digute egunero egin beharko genituzkeela arnasketak, baina zaila egiten da hamar minutu hartzea.
Gustoko al duzue ikasgaia?
L.A, L.V eta A.A: Badaude gehiago gehiago gustatzen zaizkigun ikasgaiak baina bai, gustoko dugu.