LH 6. mailako ikasleak hondakin organikoarekin lanean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko mar. 23a, 16:14

Urtero bezala LH6ko ikasleek, Zisare programaren laguntzaz, ikastolan sortzen diren bio-hondakinak aprobetxatuz konposta egiten dute eta guzti horri etekin didaktiko bat ateratzen zaio, sentsibilizazioa lantzeaz gain.

Ikasleak bikoteka astean behin ikastolako materia organikoa konpost bihurtzeko prozesuan aritzen dira bertako materia organikoa harrotuz, lehorkina botaz eta tenperatura, hezetasuna eta PH-a neurtuz. Ikastolak, auzoko bizilagunekin batera, auzoko konposta-ontziak aprobetxatzen ditu konposta egiteko. Asteko jarraipena egin ostean, ondorioak ateratzen dira. Programa horren barruan, Zisareko arduradunekin batera, konposta egiteko prozesuan sortzen diren mikroorganismoak eta begi bistaz ikus daitezkeen organismoak aztertzen dira mikroskopioak erabiliz.

Horrez gain, ikastolako gurasoa den Ixaskun Carton biologoak bixita egin zigun ikastolara martxoaren 15ean eta bertan konpost desberdinak ekarri zituen esperimentu bat egiteko helburuarekin. Esperimentu honek 10 bat egun irauten du eta bertan bi aldagai aztertuz (konpost barruko tenperatura eta ikasgela barruko tenperatura) konpostaren egonkortasuna zein den ikusiko dugu. Tartea handia izanez gero, konposta egonkor egongo dela adieraziko digu eta, tartea txikia izanez gero, konpost hori ez da hain aktiboa izango.

Ekimen horiekin ikasleak zaborraren kudeaketak duen garrantziaz jabetzen dira modu erakargarri eta didaktiko batean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide