Ni eta zu berdintasunean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urt. 11a, 13:32

Adimen desgaitasunari buruzko hitzaldia/elkarrizketa eskaini Naroa Artola Atzegi elkarteko kideak Orioko Herri Ikastolako DBH1eko ikasleei. 

Ordu beteko saio parte hartzaile baten bitartez, Atzegi elkarteko kide den Naroa Artolak oso ongi asmatu du ikasleei adimen desgaitasuna duten pertsonekiko begiak zabaltzen. Ikasleak beraien bizipenetatik abiatuta hitz egin dute eta adimen desgaitasuna duten pertsonekiko beraien begirada nolabait aldatu zaie. 

Adimen desgaitasuna zer den

Saioaren hasieran, adimen desgaitasuna duten Sergio eta Luciaren lekukotasunak entzun dituzte eta horrek lagundu die jabetzen adimen desgaitasuna duten pertsonak beste pertsona guztiak bezala tratatu behar dituztela. Desgaitasuna edukitzeagatik ez dira umeak eta asko begiratu ohi ditugun arren, gutxi ikusten ditugu. Bestalde, argi geratu da adimen desgaitasuna ez dela gaixotasun bat. Adimen desgaitasuna baldintza bat da, baina inolaz ere ez gaixotasuna. 

Desgaitasun-mota desberdinak ere aipatu dituzte: desgaitasun fisikoa, entzumen desgaitasuna, ikusmen desgaitasuna eta adimen desgaitasuna.

Zailtasunei nola egin aurre

Azkenik, zailtasunak guztiok dauzkagula azpimarratu du Naroak eta guztion artean jabetu dira zailtasunari aurre egiteko lehen zeregina zailtasuna onartzea dela, eta ondoren, aurre egiteko laguntza eskatzea dela egokiena. Zentzu horretan, konfiantzazko ingurune baten laguntza zein garrantziatsua den jabetu dira. Ingurunearen erantzuna oso da garrantzitsua. Adimen desgaitasuna duen pertsona bat ingurune positibo batean badago, bere desgaitasuna gutxitu egiten da. Jende jatorrez osatutako multzo horren badu izena: atzegizale.

Atzegi elkarteak eskainitako saio honen ostean, DBH1eko ikasleak kontzientzia handiagoz izango dira atzegizale. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide