Gero eta jazarpen kasu gutxiago
Jazarpena guztiz desagertzea zaila bada ere, Kiva programari esker nabarmen jaitsi da jazarpen-kopurua. 2016ean %15ekoa zen jazartuak izandako ikasleen kopurua eta, 2016az geroztik, %5 ingurukoa da.
Kiva programa lantzen duten ikastetxeen emaitzak
LH1ean hasi eta DBH3 arte, tutoretzetan lantzeko hainbat jarduera eskaintzen ditu Kivak. Besteak beste, hauek dira lantzen diren atalak; elkar ezagutzea eta onartzea, norbera ezagutzea eta besteekin harremanak lantzea, jazartzeko moduak eta mekanismoak ezagutzea eta jazarpenaren ondorioak eta haren aurkako indarrak ezagutzea. Jarduera horiek maiztasun jakin batekin lantzeak, jazarpen-kasuak jaistea ez ezik, jazarpen kasuak eteten laguntzeko ere balio du. Jazarpena egiten dutenak laster konturatzen dira beraien jarrera desegokia dela eta oso ongi erantzuten dute hartutako konpromisoen aurrean.
Kiva astea
Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugunez, aste honetan Kiva astea izango da ikastolan. LH1 eta LH2ko ikasleek Kiva logoarekin marrazkiak egin dituzte, LH3 eta LH4koek DBH2ko ikasleek egindako Kiva txapa bana jaso dute opari eta LH5 eta LH6ko ikasleek plastikako saio batean eskulanak egingo dituzte.
Horrez gain, DBH2 eta DBH3an, EITBko Ur Handitan programak jazarpenari buruz egindako erreportajea ikusiko dute tutoretza-saioan. LHkoek, berriz, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiaren lekukotasuna entzun ahal izan dute.