Bisita honetan Orona-Ideo fundazioko zuzendaria den Iñigo Marquetek artatu ditu ikasleak, Orona-Ideoko instalazioak erakutsiz eta ondoren aurkezpen labur baten bidez, Orona-Ideo kooperatibaren helburuak zeintzuk diren azaldu dizkie. Orona-Ideo mundu guztian zabaltzen diren 5.000 langilez osatuta dago eta Hernaniko egoitza berritzaileak, igogailuen enpresaz gain, unibertsitatea eta ikerkuntza eremuak hartzen ditu.
Etorkizunari begira lanean ari direla nabarmendu du Iñigo Marquetek, berrikuntza eta ikerkuntza uztartuz, beti ere gizarte konpromisoarekin lotura eginez, izan ere, Orona-Ideo batik bat proiektu sozio-ekonomikoa dela azpimarratu du. Ildo honi jarraituz beraien igogailuak ingurumenarekin jasangarriak izan ditezen ekoizten dituzte, helburu bezala autosufizientzia energetikoa bilatuz. Gizartearekin eta ingurumenarekin konpromisoa beraien egunereko jardunean erakusten dute, hasi Hernaniko egoitzaren diseinutik (ingurune berdeak, energia berriztagarriz hornitutako eraikinak, energetikoki autosufizienteak...), bertako 500 langileek bazkaltzen duten jangelaraino (bertako produktuak, ekologikoak, tokiko ekoizleekin harremanak, langileen elikadura osasungarria...).
Ekintzailetzako ikasleek ere zenbait galdera egin dizkiote Orona-Ideoko zuzendariari, kooperatiben ezaugarri eta balorei buruzkoak batik bat (langileen partehartzeaz enpresaren jabetzan, erabakiak nola hartzen diren, galera edo irabazien banaketaz...). Oso bisita interesgarria izan da!