Horregatik da guraso-kooperatiba, irakasle-langileen laguntzarekin, seme-alaben hezkuntza euskalduna, integrala eta kalitatezkoa lortzea duelako helburu. Gizartea aldatuz doa, herria, familiak, pertsonak aldatuz doaz eta Ikastolak (guraso eta irakasleak elkarlanean) aldaketa guzti horiek kontuan hartuta hezi behar ditu ikasleak. Ikastola hobetzeko eta aldaketei modu egokian erantzuteko, duela 3 urte Plan Estrategikoa egin zen Ikastolan eta honen ondorioz berrikuntza pedagokikoak martxan jarri dira. Hezkuntza berrikuntzen aurrean, guraso eta irakasleen elkarlana eta koherentzia lortzeko guneak sortzea ezinbestekoa da. Hortik sortu dira 5 guraso-eskola Ikastolan: 3 Haur Hezkuntzan eta 2 Lehen Hezkuntzan, guztira 146 guraso.
Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren lehenengo saioa azaroaren 21an, larunbat goizean egin zen. Bertan 26 guraso bildu ziren Ikastolako Haur Hezkuntzako orientatzaileak eta Konfiantzaren Pedagogia-ko dinamizatzaileak gidatu zuten saioan. Haur Hezkuntzako 2. taldeak (24 guraso) azaroaren 26an, ostegunarekin, eta 3. taldeak (26 guraso) azaroaren 28an, larunbatarekin, egin zituzten beraien lehenengo saioak. Haur Hezkuntzako guraso-eskolan guztira 76 guraso arituko dira ikasturtean zehar egingo diren 5 saioetan.
Lehenengo gaia 0-6 etaparen garrantzia/ garapen autonomoa eta erritmo desberdinak. Zer da berezkoa eta zer ikasitakoa? izan zuten eta hurrengo gaiak ondorengoak izango dira:
2. Saioa: Gaia: Lotura afektiboak Urtarrilak 16 (1. taldea), 28 (2. taldea) eta 30 (3. taldea).
3. Saioa: Gaia: Aprendizaiaren hasiera. Lotura segurua eta garapen intelektuala Otsailak 27, martxoak 3 eta 5.
4. Saioa: Gaia: Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak Apirilak 23, 28 eta 30.
5. Saioa: Gaia: Berdinkideekin harremanak. Haurren perfila eta familia mota Maiatzak 29, ekainak 2 eta 4
Lehen Hezkuntzan bi guraso-eskola jarri dira martxan. Lehenengo saioa abenduaren 3an izan zuten LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleen guraso-eskolak, Aurrenerabezaroa, sexualitatea eta hezkidetza gaitzat hartuta. Bigarren taldeak, LH 1., 2. eta 3. mailako guraso-eskolak, abenduaren 16an, ostegunarekin, arratsaldeko 16:45ean izango du bere lehen saioa eta Lagunen harteko harermanak, bullying-a hartuko dute gai bezala.
Lehen Hezkuntzako guraso-eskolak ikasturtean beste bi saio gehiago izango dituzte eta guztira 70 gurasok parte hartuko dute bertan. Argi dago Ikastolako gurasoek parte hartu nahi dutela beraien seme-alaben hezkuntzan eta iraskasleekin elkarlanean aritu, elkarri lagunduz.