Martxan da Matx desafioen bigarren fasea

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko ots. 21a, 12:00

Orain arteko dinamikarekin jarraituz, astero herrialdeko talde berri bat sartuko da jokoan. Astearteetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakutsiko dira.

Hasi da Matxek kirol klubekin egiten duen desafioaren bigarren fasea. Asteartetik ostegunera bitartean, galdetegi azkarrean, abilezia jokoan eta galdera kateatuetan murgildu den lehen taldea, Tolosako TAKE saskibaloiko taldea izan da. 

Lehen faseak izandako arrakasta ikusirik, kirol kluben desafioaren bigarren fasea abiatu da asteon. Lurraldeko zortzi klubek esku hartu zuten lehen errondan: Sanlo (eskubaloia), Mariño-Real Union (futbola), Tolosa (eskubaloia), Soraluze (futbola), Aiztondo (boleibola), Mondragon (futbola), BKL Beasain (saskibaloia) eta Iraurgi ISB (saskibaloia). Planteatu ziren hiru jokoen artean sailkapena zeukaten ‘Galdetegi azkarrak’ eta ‘Abilezia jokoak’ irabazle bera izan dute; Domusa Teknik ISB saskibaloi taldea. 

Orain arteko dinamikarekin jarraituz, astero herrialdeko talde berri bat sartuko da jokoan. Astearteetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakutsiko dira. Orain, gainera, ostiraletan, sailkapenaren errepaso bat ere egingo da. Eduki guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. 

Jolastuz, komunitatea sortu 

Sailkapenaz harago, herrialdeko kirol klub ezberdinen arteko komunitatea josteko helburuz jarri zen martxan kirol kluben Matx desafioa. Modalitate ezberdinak elkartuz, kirola eta euskara erdigunean jarriz, interes komuneko gaiak modu erakargarri batean jorratu daitezkeela erakustea izan da asmoa. 

Desafio irekia 

Desafio horietan parte hartu nahi duen klubek edo taldeek aukera izango dute joko dibertigarri horietan aritzeko. Horretarako, sare sozialean izena eman eta mezu bat bidali beharko du matx@matx.eus helbidera erronkan sartu nahi duela adieraziz. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide