Afizio onenaren saria, Oriorentzat

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2018ko eka. 10a, 15:20

Eusko Label Ligari hasiera emateko gala berezia ospatu zuten atzo Bizkaia frontoian. Bertan, besteak beste, aurreko urteko hainbat lorpen saritu zituzten.

Sandra Sabatesek eta Joxe Felipe Auzmendik gidatu zuten Eusko Label eta Euskotren ligen aurkezpen gala. Ekitaldiaren barruan garrantzi berezia izan dute aurreko denboraldiko lorpenek, eta haien artean, Orioko arraunzaleak saritu dituzte, "ilusioz beteriko afizioa" izateagatik. Saria, Carlos Cubillok, eskualdeko Mahou eta San Miguelen zuzendariak eskaini zien oriotarrei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide