Alberto Rebollo bigarren Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2026ko martxoaren 16a

None

Joan den asteburuan, martxoaren 14 eta 15ean, jokatu zen Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoa Guadalajarako Fuente de La Niña  pista irekian eta Alberto Rebollo atleta oriotarra protagonista izan zen.

Alberto Rebollok, Kemen Kirol Elkarteko korrikalari oriotarrak,  zilarrezko bi domina lortu zituen joan den asteburuan Guadalajaran jokatutako Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoan. Larunbatean 100 metroko distantzian bigarren geratu zen, 14:74 denborarekin zilarrezko domina bat eskuratuz eta 200 metroko lasterketa egiteko, berriz, 30:22 segundu behar izan zituen, bigarren zilarrezko domina etxeratuz. Igandean, ordea, haizea arerio izan zuen eta ondorioz, 400 metroko distantzian, laugarren izan zen, 1:10.33 denbora eginez eta 100 metroko distantzian, berriz, bosgarren15:20 denborarekin. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide