Hegoi Mungia Pando elkartekidea Donostian hil zen, joan den ostiralean, martxoak 22. Hegoik denbora gutxi egin du gurekin elkartean, 2023-24 denboraldi honetan hasi zen-eta arrauneko entrenamenduetan parte hartzen. Denbora labur horretan, hala ere, elkartekideon estimazioa irabazi du eta bere heriotzak hutsunea utzi digu bihotzean. Ez daukagu ahazteko, gurekin egindako azken entrenamenduetako batean, uretara ere atera … Jarraitu Hegoi Mungia Pando in memoriam irakurtzen