Itsas-kirol alorrean diharduten eskualdeko enpresa eta erakundeentzat, kalitate-zigilua lortzeko baliabideak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Hain justu ere, zenbait adibide eta kasu errealetatik abiatuta, zigilua lortzeko prozesu zein dinamiken inguruko webinar saioa antolatu du UKUEk. Hala, zigilua lortzeko egin beharreko lanketan barneratzeko aukera izango dute parte hartzen duten enpresek.
Zigilua eskualdeko kirol-enpresen "ahalegina aitortzeko eta eskualdetik haratago enpresei ikusgarritasuna emateko erreminta eraginkorra" dela azaldu dute UKUEtik.
Saioa, hilaren 10ean, asteartearekin, izango da, 13:30etik aurrera, online. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.