Datorren astelehenean, apirilak 17, hasiko da 45+Indartzen ekimenaren 6. edizioa. Bada, bihar izango da azken eguna izena emateko. Telematikoki egin daiteke inskripzioa, udal elkartearen egoitza elektronikoan. Halaber, aurrez aurre egin nahi dutenek aukera izango dute Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta.
Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak sustatutako ekimena da; eta helburu du “45 urte edo gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko ahalduntzea, aldaketarako prestatzea eta euren laneratzea erraztea”.
Programaren xehetasunak
40 orduko prestakuntza izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu; hain zuzen ere apirilaren 24tik maiatzaren 8ra; 09:30etik 13:30era Udal Elkarteko egoitzan. Apirilaren 17an, berriz, egingo da ikastaroaren hasiera-ekitaldia (09:30etik 11:00etara).
Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek hiru bakarkako saio jasotzeko aukera izango dute (online).