Etzi, asteazkenez, zabalduko ditu ateak Zarautzen Garagardo Azokak. Ohi bezala, Munoan egingo da Zarauzko errugbi taldeak antolatuta, eta apirilaren 10era arte izango da zabalik. Makina bat ekitaldi izango da egun hauetan guztietan eta, noski, garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Inguruko herrietatik bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, gaueko bus zerbitzu berezia jarriko du Lurraldebusek ostegunerako (apirilak 6) eta ostiralerako (apirilak 7).
Zumaiatik honako orduetan abiatuko dira autobusak bi gau horietan: 23:00, 01:00, 03:00 eta 05:00.
Oriotik, berriz, honako orduetan aterako dira: 23:35, 01:35, 03:35 eta 05:35.