Landare Berezien Azoka izango da 19. aldiz apirilaren 29an eta 30ean, eta Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntario bila dabiltza. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da eta egun osorako edo erdirako izena eman daiteke.
Lan hori boluntarioa izaten dela azaldu dute, eta denei landare bana ematen dietela oparitan. Lanerako prest dauden herritarrek iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi beharko dute edo telefonoz deitu 943 83 53 89 zenbakira, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Azokaren inguruko informazio gehiago, hemen dago ikusgai.