Banatzaileak hasi dira martxoko KARKARA banatzen

Andrea Zipitria 2023ko mar. 2a, 14:00

Gaur eta bihar artean banatuko dute banatzaileek martxoko aldizkaria, Aiako eta Orioko buzoietan.

Banatzaileak hasi dira martxoko KARKARA etxez etxe banatzen. Hilabete honetako zenbakian, Jabi Gonzalez Toston kazetariak Jon Azkue eskubaloi jokalariari egin dio elkarrizketa nagusia, eta Aiora Larrañaga Solaberrietak, berriz, 1980eko hamarkadan emakumeen eskubideen alde urrats garrantzitsuak eman zituen Orioko Emakume Taldeko lau kiderekin hitz egin du. Izan ere, Pertzetik elkarteak dokumentala ondu du Orioko genealogia feminista gaitzat hartuta, eta haiek izan dira ikus-entzunezkoan protagonista.

Iñaki Iturainen Oroimenaren Kutxa atalean, Orio eta Igeldoren arteko mugaldearen hirugarren zatia kaleratu da, eta Egoitz Dorronsorok Stokholmeko sindromearen inguruan iritzi artikulua idatzi du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide