'Eresia' antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu KARKARAK irakurleen artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 5a, 14:30

'Eresia' antzezlanerako sarrerak

Eresia antzezlana otsailaren 11n, larunbatarekin, izango da Orioko Kultur Etxean, 19:00etan hasita.

Otsailaren 11n, datorren larunbatean, Oier Zuñigak ondutako Eresia antzezlana Orion taularatuko dute. Antzezlana kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Orioko Udaleko Kultura Sailaren eskutik, sarrera bikoitz bat zozkatuko du KARKARAk irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek, asteazkeneko 12:00etara arteko epea izango dute; honako lotura honetan eman daiteke izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide