Atzo aurkeztu zuen Bizipoza elkarteak Hernanin Mundu berri bat guztiontzat proiektuaren hirugarren alea. 36 elkarte daude gaur egun Bizipozan, eta horietako 11 talderen kantu eta bideoklipak aurkeztu zituzten atzokoan.
CD eta DVD batean jaso dituzte sorkuntza lanak, sortzaile eta elkarte guztiak batzen dituen abesti bat ere erantsita. Parte hartu duten abeslari nahiz bertsolariren artean daude Aiako eta Orioko hainbat. Hain zuzen, Gozategi taldea -Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxearen parte hartzearekin-, Esti Markez eta Xabier Sukia.
Atzo kaleratu zuten lehen bideoklipa, eta urtarrila eta otsailean zehar argitaratuko dituzte hurrengoak ere. Gozategik, Markezek eta Sukiak sortu eta abestutako kantua otsailaren 23an argitaratuko dute, Ikus dezadan izenpean. Ume Alaia elkartean inguruko abestia da, adopzioan hartzen dituzten umeen babesa helburu duen elkartea.