Urteko gaurik magikoena zen atzokoa, eta eguna ilundu eta argiak piztu orduko azaldu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Aian nahiz Orion. Mendialdera bizikletaz iritsi ziren; kostaldera, berriz, itsasoz, trainerillan. Batean eta bestean herritar ugari zuten zain, eta goxokiez gain, ilusio andana partitu zuten horiek.