Erregeen laguntzailea bihar, osteguna, iritsiko da bai Aiara, bai Oriora. Goiz-eguerdi partean ibiliko da bi herrietan umeen eskutitzak jasotzen, gero horiek Errege Magoei emateko.
Orion, 10:30ean hasiko du ibilbidea Bizarzurik kalez kale. Honakoa izango da ibilbidea: Gaztelekutik (10:30) abiatuko da, eta handik Pelotari kalea, Eusko Gudarien kalea, Bikamiotako biribilgunea eta Arrantzale kalea zeharkatuko ditu.
Geldialdia egingo du Baxoalde parkean (10:45-11:00), eta Arrantzale kalera jarraituko du. Hurrengo geldialdia Ikastola aurreko plazan (11:15-11:45) izango da. Ondoren, Abeslari kalea, Kaia kalea eta Ibai Ondo kalea zeharkatuko ditu. Geldialdia Ibai Ondoko plaza gorrian (12:00-12:15) egin, eta Ibai Ondo kalea, Aita Lertxundi kalea eta Aritzaga kalea zeharkatuko ditu. Amaiera plazan (12:30-13:00) egingo du.
Aian, berriz, 13:00 aldera iritsiko da Erregeen postaria probalekura, eta bertan izango da haurren eskutitzak jasotzen.
Arratsaldean Errege Magoen txanda
Errege Magoak, berriz, arratsaldean iritsiko dira. Aiara 19:00etan helduko dira, eta plazan egingo dute geldialdia. "Sorpresak" egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
Oriora, berriz, 18:00 aldera iritsiko dira, zubitik barrena. Ordurako zain izango dituzte herriko haurrak, eta han emango diote hasiera kabalkadari. Herrian barrena, Karela kiroldegiraino joango dira denak, han egingo baitute geldialdia, 20:00 aldera.