Kalean da urtarrileko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 4a, 13:57

2023ko lehen zenbakian, Zorione Mendez sortzailea eta Luis Mari Uranga parrilleroa elkarrizketatu ditu KARKARAk

Banatzaileak hasi dira urtarrileko KARKARA aldizkaria Aiako eta Orioko etxeetan banatzen, eta 2023ko lehen zenbakian, Zorione Mendez sortzailea eta Luis Mari Uranga parrilleroa elkarrizketatu ditu KARKARAk. Horrez gain, azken hamarkadetan Oriok jasan dituen aldaketak ikusteko argazki bilduma polita jaso dugu aldizkarian Klik! atalean.

Oroimenaren Kutxan, berriz, Iñaki Iturainek Orio eta Aia arteko mugarriak izan ditu hizpide, eta Xabier Lizasok Aldapeko Rosak Orioko herriari utzitako testamenduaz iritzi artikulua idatzi du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide