Errege Magoek bihar Donostian egingo duten kabalkadak eragina izango du Lurraldebuseko linea batzuetako geralekuetan. Zumaia eta Donostia lotzen dituen UK09, UK10 eta UK 11 lineako geraleku batzuk bertan behera geratuko dira 17:00etatik aurrera desfilea amaitu arte.
Hala, Donostiako sarrerak Zubieta plazatik egingo dira, eta Askatasunaren hiribideko geralekua bertan behera geratuko da. Donostiatik abiatzen diren autobusen kasuan, berriz, Askatasunaren hiribideko geralekua bertan behera geratuko da, eta zerbitzu guztiak Federico Garcia Lorca kaletik (autobus geltokitik) aterako dira.