Urtero legez, lasterka emango diote amaiera urteari aiarrek eta oriotarrek

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 30a, 16:32

San Silbestre lasterketako artxiboko irudia, Orion, iaz.

Orioko Atletismo Taldearen hitzorduarekin bat eginez, lasterka agurtuko dute urtea zenbait oriotarrek. Aian ere egingo dute San Silbestre, arratsaldean. 

Ohiturari jarraituz, korrika emango diote agurra 2022. urteari herritar ugarik. Orioko Atletismo Taldeak antolatuta, San Silbestre lasterketa izango da bihar goizean. Orioko San Silbestrea 11:00etan hasiko da, eta arropa erosoak edo mozorrorik dotoreenak jantzi eta korrika egitera animatu dituzte antolatzaileek.

Adinaren araberako distantziak osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Hona hemen kategoria bakoitzaren irteera ordutegia:

-11:00etan, HH5etik beherako haurren proba: Kutxatik helmugara, 150 metro.

-11:10ean, LH1 eta LH2ko haurren proba: Sarasua erretegitik helmugara, 300 metro.

-11:20ean, LH3 eta LH4ko haurren proba: 600 metro.

-11:30ean, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gaztetxoen proba: 1.700 metro.

-12:00etan, helduen proba, buelta txikia bat eta handi bat: 5.000 metro. Helduen proban parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, Herrikrosa.eus atarian. Izena ematea irekita dago oraindik.

Aian, arratsaldez

Aian, berriz, arratsaldean hartuko dute lasterketarako beta. Herriko plazan bertan izango da 16:30ean izen ematea, eta leku beretik aterako dira lasterkariak 17:00etan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide