Zozketa

Begoña Amubietak irabazi ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak

Erredakzioa 2022ko abe. 9a, 12:45

GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko da Iruñean, abenduaren 18an, eta GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Begoña Amubietak irabazi ditu saioa zuzenean ikusteko bi sarrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide