Ap-8 autobidetik Bilborantz doan ibilgailurik ez da pasatuko Zarauzko bidesaritik gaur gauean; izan ere, erabat itxiko dute bidea gaurko 21:00etatik biharko 10:00etara errepidea berritzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura sailak azaldu duenez, segurtasun arrazoiak tarteko "nahitaez" egin beharreko mozketa da.
Gauzak horrela, Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuek Orioko 33. irteera hartu beharko dute eta N-634 errepidetik jarraitu Zumaiara arte, bertan Ap-8 autobidera berriro sartzeko. Zarauzko sarbidea ere itxita egongo da Bilborako noranzkoan, noski.
Kontrara, aparteko gorabeherarik ez da izango Donostiarako noranzkoan.